GIZA GORPUTZA



Kurtsoan zehar bide heziketaren inguruko formakuntza ematera bi udaltzain etortzen zaizkigu, kalean oinez eta bizikletan ibiltzerakoan bete beharreko arauak gogoratzera. Bi egunetan etortzen zaizkigu, saio teorikoa eta praktikoa egitera. Aurten praktikoa kanpoan egingo dugu. Kaletik bizikletan ibiltzera joango gara.
                                 EGILEAK:  LUCIA BERACIERTO
                                                   ANDEORTIZ
                                                   MADDI AZPITARTE
                                                   DIEGO SALVADOR


Hiruhileko honetan Giza Gorputza landu dugu proiektuan. Gaia, lau azpigaietan banatuta landu dugu: zirkulazio aparatua, iraitz aparatua, digestio aparatua eta arnasa aparatuan egindako esperimentuen inguruan hitz egingo dizuegu. HAS GAITEZEN!

Esperimentu bat ahots korden ingurukoa izan zen. Globo bat erabili genuen. Globoaren airez bete, irteera zuloa estiratu eta ahots korden funtzionamendua ikusi genuen.

Beste bat, biriken funtzionamenduaren ingurukoa izan zen. Ur botila handi batekin, lastotxoekin eta puxikekin, biriken mugimenduak ikusi genituen.


Hirugarrena, espirometroa izan zen. Horrekin bakoitzaren birikak edukiera desberdina duela ikusi genuen

Bukatzeko, hegazkinean zergatik ez garen itotzen, nahiz eta 10.000 metroko altueran egon ikasi genuen.


HONEKIN BUKATU GENITUEN ARNAS APARATUAREN INGURUKO LANAK!



ZIRUJAUAREN BISITA

Dakizuenez, hiruhilabete honetan proiektuan giza gorputza eman dugu, eta orain dela hilabete batzuk Lucia Beraciertoren ama den Paqui Aranda etorri zen. Paqui zirujaua da, eta giza gorputzari buruz asko daki. Horregatik etorri zen hitzaldi bat ematera.

Paquik, giza gorputza barrutik nolakoa zen erakutsi zigun argazki eta bideo bidez. Heste lodia, heste meharra,... erakutsi eta haien funtzionamentuaren inguruko argibideak eman zizkigun.

Gizakion gurputza barrutik ikusteko, tripa airez betetzen dela eta, gero, bertara kamara bat sartzen dela erakutsi zigun.


ESKERRIK ASKO PAQUI! PILA BAT IKASI GENUEN ZURE HITZALDIAN!










ENARA AYERZA LAZCANO
LUCIA BERACIERTO ARANDA 
OIHAN ETXEBERRIA VILLAMARIN
PAU CABANILLAS VICTORIA






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina