EKOSISTEMAK

MUNDUKO EKOSISTEMAK. ADIBIDE BATZUK
Hona hemen munduko ekosistemen artean interesgarriak iruditu zaizkigun batzuk. Interesgarria iruditzea espero dugu.

 
GURE ESTAZIO METEOROLOGIKOA (BIDEOAN)

Proiektuan, klima eta meteorologiari dagokion atalean, egiten ari garen lana bideotxo baten bidez erakustea erabaki dugu. EA GUSTUKOA DUZUEN!


ESTAZIO METEOROLOGIKOA

5 talde egin genituen Proiektuan. Horietatik 3 taldek termometroa, barometroa eta plubiometroa aztertu zuten.Beste talde batek anemometroa eraiki zutn eta, azkenak, presioa neurtzeko esperimentu bat egin zuen. Oso ondo pasa genuen estazio meteorologikoa eraikitzen eta esperimentua egiten.

ESTAZIO METEOROLOGIKOAREN KOKAPENA

Estazio meteorologikoa non jarri erabakitzea ez da izan lan erraza eta horren inguruko eztabaida izan dugu. Kanpoan egon behar zen, baina ezin zituen eguzki izpiak zuzenean jaso. Gainera, ezin zen estalita egon. Buelta asko eman eta gero, baratzean kokatzea erabaki genuen eta hantxe dugu orain gure estazioa.



  
 Ibai Lazcoz, Eneko Martin, Ander Azpiazu,Maddi Azpitarte eta Arane Peñagarikano


GURE ESTAZIO METEOROLOGIKOAN DITUGUN NEURGAILUAK


Plubiometroak euria, txingorra edo elur kantitatea neurtzeko erabiltzen da. Prezipitazioa milimetrotan neurtzen da, .

Anemometroak haizearen abiadura neurtzen du, eta haize orratzak

haizeak zer norabidetan jotzen duen adierazten du.

Barometroak presio atmosferikoa neurtzen du.

Termometroak une jakin batean zer tenperatura dagoen adizten du. Bada termometro berezi bat temperatura minimoa eta maximoa neurtzen dituena.






Nahikari Padilla, Roman Urteaga, Laino Urbieta, Ana Aranguren




ESTAZIO METEOROLOGIKOAN DATUAK BILTZEN


 Gu, gure estazio meteorologikoan, eguneroko eguraldiaren datuak biltzen aritu gara. Hartu ditugun datuak hauek izan dira: 
-Tenperatura maximoa eta minimoa 
-Haizearen abiadura 
-Hezetasuna 
-Prezipitazioak 
-Haizearen norabidea 
-Presio atmosferikoa 
 Egunero goizeko bederatzietan datuak biltzera joaten gara gure eskolako baratzera, eta eguerdiko hiruretan hara bueltatzen gara tenperatura maximoa apuntatzera. Ondoren, ordenagailuan apuntatzen ditugu datuak, bertan daude idatzita bildutako datu guztiak, kalkulu orri batean.





EGILEAK:Nagore, Unax,Malalen,Eli, Nerea,Manex eta Nora.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina